miércoles, 23 de marzo de 2011

Saharatik, Nafarroako baso ikusgarrira.


Bazen behin Jandú izeneko hamabi urteko mutil txiki bat. Ile eta azal beltzaranak eta begi marroixkak zituen. Jandú Saharakoa zen.Adoptatu zutenez, Oionera etorri zen aita eta ama berriekin bizitzera.
Arratsalde batean aitonaren ertxera joatea pentzatu zuten, eta horrela egin zuten...
- Jandú, goazen aitonaren etxera.
- Bai, bai ezagutzeko irrikaz nago!. Nafarroako oso herri txiki batera heldu zirenean, herriko hirugarren baserriko atea deitu egin zuten:
- Kaixo aitona!

- Kaixo mutil! Badakizu zer daukadan zuretzat? Saharako gauza bat, argazki bat.

- Zer polita, aitona. Kontatuko al didazu istorio bat?

- Bai, noski! Baserrian bizi zen mutiko baten istorioa kontatuko dizut. Bazen behin Nafarroako baserri batean hamar urteko mutiko bat, Homer izenekoa, bere aitonekin bizi zen. Jonek ile gorrixka zuen eta begi urdinak zituen. Oso alaia zen, eta ez zitzaion batere gustatzen goiz altzatzea ikastolara joateko eta ardiak mendira eramatea erez. Iratzargailua behar zuen esnatzeko, egunero berandu iristen zen ikastolara eta! Behin, ardiak mendira zeramatzalaq, ardi batek eskapatu egin zen. Homer konturatu zenerako, ardia oso hurrun zegoen, eta ez zuen aurkitu.Orduan, erabat tristatu zen eta zuhaitz batetan eseri zen, pentsatuz ardia nora joan ote zen.

Homer pentsatu zuen: Badakit, basora joango zen, hango iturrian ura edatera. Orduan, ardiak txakurraren babespean utzi zituen eta baasora joan zen ardiaren bila. Basora iritsi zenean, iturrira joan zen ea ardia non zegoen begiratzera, baina han ez zuen ardiaren harrastorik aurkitu. Orduan, otso batek jango zuela ardia pentsatu zuen eta triste-triste aitonaren etxera bueltatu egin zen korrika batean. Aiotonaren baserrira iritsi zenean, sartu baino lehen, aitonari nola azalduko zion pentsatzen gelditu zen. Sartu zenean,aitona gazta egiten ari zen. Eta Homer pentsatu zuen, zigor bezala ez ziola utziko gazta jaten.
- Oso goiz etorri zaraa, zerbait gertatu zaizu?
- Bai, horretaz hitz egitera etorri naiz, ardi batek ihes egin zait eta otso batek jan duela uste dut. Ez dakit zer egin. Barka nazazu aitona... - triste-triste esan zion.
- Ez dakit zertan pentsatzen hari zinen! Joan oraintze bertan basora bere bila eskopeta batekin eta,otsoarekin topo egiten baduzu, akaba ezazu.
- Ongi da, aitona.- esan zuen Homer poz handizx.
Segidan, eskopeta hartu eta basora joan zen otsoa akabatzera. Basoan, ardiaren kanpaitxoa aurkitu zuen. Orduan, Homerrek hartu eta bere poltsan gorde zituen. Ardiaren arrasto bat daukat! , pentsatu zuen bere bururajo. Homer otsoa akabatzera joan zen, baina otsokumeak ikusi zituenean, amarik gabe kumeak hil egingo z- Eta ipuina bukatu da, Jandú!

Tirrin-tirrin! Etxeko txirrinnga jo zuen

- Aita eta ama etorri dira. Aio, aitona!

- Aio Jandú kuttuna ,zaindu zaitez!

No hay comentarios:

Publicar un comentario