lunes, 14 de marzo de 2011

GAZTEEN ETORKIZUNA


Duela urte batzuk atzera, gazteek haien pentsamenduak eta haien etorkizuna modu on eta erraz batean ikusten zuten. Gauzak aldatzen joan dira denborarekin, baina ez bakarrik nagusientzako, gazteentzat ere.


Gazteen pentasmendu zuzena edota gehien gustoko dutena, ikasketak bukatzea, unibertsitatea bukatu eta ahal duten lehen lanean hastea eta etxe bat bizitzea zen bizimodu hoberena. Orain berriz, unibertsitatea bukatu eta... ba al dago lana gazteontzat? Gauza zaila da orain ikasketak bukatzea eta lana aurkitzea, etxe bat bilatzeaz ez dugu ezta hitzegingo ere. Beraz, hoberena orain ikastea da, zeren bestela, zer egingo duzu lana ez duzun bitartean?


Ere esan dezakegu orain antolatzen diren ekintza gehienak txiki-txikientzako edo nagusi-zaharrentzako antolatuta daudela. Haiek dira benetan dirua usten dutenak tabernetan, herriko ekintzetan...

Horregatik, udaletxea bere begiak jende nagusietan jartzen ditu, eta gazteak zer? Ez daukagu lekurik egoteko, kalean egon behar baikara... baina beraien ustez, guk ez dugu dirurik usten horrelako gauzetan, herrikoentzat direnak, beraz gutan ez dute ezer pentsatzen.


Gaur egungo gazteek, egia esanda, ez daukate etorkizun hoberena, baina nork ez du esaten hau aldatu ahal denik?

No hay comentarios:

Publicar un comentario