Esbastika mota asko daude eta guztiak esanahi esberdinarekin edo azalpen zehatz gabekoak.
Munduan zehar esbastika ezagunena naziek erabilitako zorigaitzeko 3 Reich-aren sinboloa da baina munduan zehar beste hainbat lauburu mota aurkitu dira. Adibidez Kretan, Alemaniako benedikto erabilitakoa, Japonian, Indian ...
Gizon bat, Dechelette ikerlaria, esbastika mota guztiek jatorri bebera daukatela esan zuen eskema bat proposatuz. Euskaldunontzat ezagunena euskal lauburua da, baina zer da lauburua?
LAUBURUA
Euskal Herriko ikur esanguratsuenetako bat da, baina jatorriari buruz ez dago azalpen zehatzik ematerik. Gaur egun ere sasoi betean dago, amaika lekutan dago, euskaldunon identitatea bezala bait da.
ITXURA EZBERDINAK
Esbatika ereduak asko dira, baina nagisiki tankera zuzenekoak eta biribilak dira. Aurkitu zen lehena erromatarren garaikoa dela uste da eta garai artan munduan zehar beste esbastika mota ugari zeuden bere esanahi ezberdinekin. Baina arruntena eta zabalduena esbastika biribila da.
ESANAHI MISTERIOTSUA
Esanahi buruzko toriarik onartuena eta sendoenaren arabera, eguzkiaren adierazpena da, eta zahatzago esateko, egizkiaren mugimenduaren sinboloa. Hori esan nahi zuen lehen egizkia gurtzeko modu bat zela bera gabe ezinezkoa bailitzan bizitza planetan.
Gure artean lauburuak, eguzkia adierzteaz gain, izpiritu gaiztoak uxatzeko balio ohi du. Hilarrietan oso hedatuta dago Iparraldeko eta Nafarroako lurraldeetan. Apaingarri gisa ere oso erabilia izan da , etxe atarietan, altziruetan eta gazteen artean lepoko eta eskumuturretan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario