martes, 8 de marzo de 2011

HIZKUNTZA JOAN-ETORRIAN, Lauburua


Sarrera:
Lauburua antzinatiko euskal ikur garrantzitsuena da. Izenak esaten duen bezala, lau buru borobildun gurutze itxurako gaia da.

Erabilera:
Ikur honek eguzkia irudikatzen du, eguzki izpiak eta honen mugimendu birakaria era sinbolikoan agertuz. Ama lurran eta Eguzkian oinarritzen zen erlijioaren garaian. Beste hainbat euskal ikurrek ere irudikatzen dute eguzkia, zurezko kutxa eta hilarrietan zizelkatuak sarriago ikusten ditugunak.
Nahiz eta euskal ikur zabalduenetakoa izan, ez da erabili inongo armarri edo banderan, hau da, ez du XX. mendea arte inolako erabilera instituzionalik izan.Gaur egun sarri erabiltzen da "euskalduntasuna" adierazteko.
Lauburuak harreman estua du zelten gurutze gaeliko eta hiruburuekin, baita ere arioen esbastika ikurrarekin.

Etimologia:
Lauburuaren berezko esanahi eta jatorria Lau buru da, lau mutur edo buru borobilduz osatutako ikurra baita baino benetako jatorria "labarum" da, zeltek erabiltzen zuten lau muturreko ikurraren izena.Horrexegatik, jatorrizko etimologia, izango litzateke, mintzatu edo hitz egin.





Javier Hermosa Ceballos

1 comentario:

  1. KOPIAKETA ONA; BAINA>KLASEAN ESKATUTAKOA EZ DUZU BETE,MOLDATU ETA IRITZIA EMAN.

    ResponderEliminar