jueves, 17 de marzo de 2011
2011-03-17
Ostegun honetan, San Bizente ikastolako DBH-3 ko ikasleak joan gara Laugarren mailakoekin herri kirolak egitera Lapueblan Assa ikastolakoekin. Bidaia ez zen oso luzea izan ezta nahiko astuna. Frontoian haiegatzerakoan, Soin Hezkuntzako irakasleek taldetan banatu gaituzte Ikastola bakoitzekoei eta hasi gara jokuekin. Joku asko zeuden, eta guztietan parte hartu behar zen (talde bakoitzeko bi neska eta bi mutil). Egon diren jokuak izan dira: Lokotsak, zaku-lasterketa, zapitxoa, soka-tira, eta hainbat joku gehiago, baino joku guztiak Euskal Herrian tipikoak ziren. Bukatzerakoan eta momentu horretan ondo pasatzean lagunekin, Oionera bueltatzerakoan, autobusean gindoazela, autobusak kamioi bat jo du erretrobisorean eta puskatu du zati bat. Momentu horretan denak autobusean iskanbila sortzen hasi ginen, eta batez ere tontoarena egiten. Txoferra jaitsi ondoren beste gidariarekin hitz egiteko eta bueltatzean, ez da ezer gertatu, beti bezala, tontoarena egiten jarraitu dute batzuk.
UNAI YESA
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario