Gaur "Irribarre egin du" testua irakurri dut Berria aldizkarian. Irakurtzen ari nintzela, konturatu naiz bertan esaten duten guztia egia dela. Batzuk, mugikorrarengandik bizi dira, haien menpean, baina ez dugu ikusi nahi. Altxatu, eta telefonoa begiratu. Gosaldu ondoren, mugikorra begiratu eta horrela egun guztian zehar. Baina, ba al dakite batzuk mugikorrik gabe bizitzen?
Duela 40 urte edo gutxiago, jendeak ez zuen mugikorrik ez eskuko telefonorik erabiltzen. Orain, bat-batean guztio daukagu mugikorra eta beti eramango dugu gurekin. Lehen mugikorrik gabe bizi bazen, zergatik ez orain?
Egia da gauzak aldatu direla, baina beharrezkoa delako daukagu edo nahi dugulako da? Telefonoek, edo teknologia orokorrean, pertsonen komunikazioa aldatu du. Edo hobeto esanda, aurrez aurreko komunikazioa. SMSen bidez jende pilo bat komunikatzen da, edota telefonoz hitz egiten, eta zertarako gelditu egun batean, telefonoz hitz egin ahal badugu? galdetu da gendeak.
Batzuentzat teknologiak onurak ekarri ditu, beste batzuentzat kalteak baina teknologiak munduko desorekaren arrazoi bat da... Nola aurreratu da hainbeste mundua urte gutxitan?
UXUE FERNÁNDEZ-ANDES ARBULU
No hay comentarios:
Publicar un comentario