miércoles, 23 de marzo de 2011

AMETS SAKONENA...

AMETS SAKONENA…

Gaur goizean, txirrinarekin esnatu naiz. 11ak ziren postaria nire etxeko atea jo duenean. Ohetik altxatu naiz eta sukaldera joan naiz atea irekitzera. Atea ireki, eta neska Eder bat zegoen nire zain. Neska altua, polita eta nolako gurputza zeukana! Zerbait niretzat ekartzen zuen eskuetan, zerbait handia. Paketea eman, papera sinatu eta agertu egin diot.

Ez nekien norena izan litzateke pakete hau. Irekitzen hasi naiz, eta nire arrebaren eskutitz bat zegoen. Nire urtebetetzearen oparia zen, eta eskutitza ireki dut irakurtzeko.

Aupa Martin!

Lehenik eta behin… ZORIONAK! Barkatu atzerapenagatik vaina ezin izan nuen zure urtebetetzera joan. Nire mutil lagunari beso apurtu zitzaion eta berarekin para izan behar nuen gau eta egun guztia ospitalean. Berandu zen jada herrira joateko, loguerez Beteta negoen.

Beno, eta zer moduz zaude 28 urterekin? Zaharrakoa nabaritzen zara? Ja,ja,ja,ja. Pentsatua daukat hurrengo asteburuan herrira joatea visitan. Handik ibiliko zara ezta?

Espreo dut nire oparia gustokoa izana.

Besarkada handi bat zure arrebaren partez!

Muxu handi bat, Maialen.

Aulkian eseri, eta paketea irekitzen hasi naiz txakurraren ondoan. Gure txikitako argazki bat da, eta marko batean dago jarrita. Izugarri polita da opari hura, sentimenduz betea.

Pozez hasi naiz eguna. Goizeko 12ak dira eta ez dakit oriandik ze egingo dudan egunean zehar. Nire amaren etxera joan behar naiz gauza batzuk eramateko, baina egia esanda ez daukat inolako gogorik. Kalera irtetzen naizen bakoitzean, gauza arraroak ikusten ditut. Benetan harrigarriak. Jendearen janzkera; ez dauka hitzik. Jendea kalean lo egiten, etxerik Gabe eta dirua eskatzen; Benetan, ez dago eskubiderik.

Dutxara noa, esnatu egingo naiz eta etxe azpiko okindegira jaitsiko naiz ogia erostera. Etxetik atera, okindegira iritsi eta… zelako ilara! 10 pertsona gutxienez zeuden itxaroten. Buelta bate matera joan naiz ea jendea laster bukatzen zuen. Esandako moduan, okindegitik atera eta jendea kalean eskatzen, dirurik gabe, gosez hiltzen… Beste batzuk ordea, tabernetan dirua alferrik gastatzen… Zertan pentsatzen du batzutan jendea?

Okindegian nago berriz bueltan eta persona bat bakarrik dago ilaran.

-Ogi barra bat mesedez- Eskatu diot okinari.

Ogia hartu eta etxerantz abiatu naiz berriz ere. Ez nuen batere gogorik kalean igarotzeko. Etxera iristean bazkaria prestatu behar nuen, baina gaur larunbata, nekez altxatu naiz eta horrek gogoak kendu dizkit guztia egiteko.

Hozkailuan dagoen atzoko afaria bazkalduko dut gaur. Oraindik goiz da bazkaltzeko, beraz ohean etzango naiz denbora batez ordubiak arte gutxigorabehera. Konturatu gabe, amets sakon-sakon batean sartu naiz. Ametsean, neska eder batekin nago, eliza batean, dotore jantzita. Nire eskontzan nago… Emakume hau, postaria da. Elizeko musika hasi da jotzen eta Jaione, laster nire emakumea izango dena, ate nagusitik sartu da zuriz jantzita. Ze polita dagoen… ikaragarri. Nire bizitzako egun zoragarriena da, alaiena. Niregana hurbiltzen hari zen Jaione non bat-batean….

UXUE FERNÁNDEZ-ANDES ARBULU

No hay comentarios:

Publicar un comentario