lunes, 21 de marzo de 2011

Jontxuren istorioa


JONTXU



Bazen behin, herri batean bizi zen mutiko bat. Oso txikia zen betidanik, eta herriko jendeak, Jontxu bezala ezagutzen zuen. Bera txikia zenetik bizi izan zen han, eta jendea zerbait arraroa gertatzen zela konturatzen hasi zen. Jontxu ez zen hazten.
Jontxu ere, gai horrengatik kezkati zegoen, eta horretarako irtenbide bat bilatzen hasi zen...
Herrian bizi zen mediku baten etxera joan zen, eta honek, hazteko edabe bat eman zion. Jontxu oso pozik bueltatu zen etxera, eta medikuak esan bezala, ohean sartu eta edabea tragu batez irentsi zuen. Momentu hortan ez zuen ezer sentitu baina gau osoa lo egin eta gero... 2.10m nehurtzen zituela konturatu zen. Ez zen hia atetik sartzen eta oso larriturik berriz medikuaren etxera bueltatu zen. Medikua, ezer ezin zuela esan zion, eta basoan zegoen sorgin batengana bidali zuen. Gau osoa pasa zuen etxea bilatzen, baina otsoak zeudenez zuhaitz batera igo zen gaua pasatzeko. Hurrengo goizean, oilu batek esnatu zuen, eta zuhaitzetik erortzean, lastozko etxe baten barruan erori zen. Han, Pertxenta deituriko sorgin bat zegoen, eta Jontxuk bere istorioa kontatzean, honek beste edabe desberdin bat eman zion, oraingo hau, Jontxu txikiagoa egiteko. Gertatutakoa berriz ez gertatzeko, Jontxu lo egitera gelditu zen sorginaren etxean. Urrengo goizan, buruko min izugarria zuela konturatu zen, eta Pertxentarengana gerturatzean, hau atzeraka bota zen beldurrez beteriko begiekin. Momentu batzuk geroago, Jontxu zela konturatu zen, eta ispilu batean begiratzeko esan zion. Jontxuk hori egin, eta sustu izuarria eraman zuen. Bakarrik burua txikitu zitzaion eta itxura beldurgarria zeukan. Pertxentak hortaz, ez zuen lagundu, eta kanpoaldean zegoen herri batean bizi zen amona batengana bidali zuen. Lau egun pasa ondoren, herritxo hortara iritsi zen. Nahiko txikia zen, baina ez zuen amonarik ikusi. Kalean jolasten zeuden mutiko batzuetara urbildu zen, eta amonarengatik galdetu zien. Mutilen artean zegoen neskatxa batek erantzun zion:
-Maritxu amona esan nahi duzu?
Jontxuk baietz esan zion, eta neskatxak, amona Maritxuren etxera joaten lagundu zion
Bidean nahiko luzea zenez, hitz egiten joan ziren, eta neska, Maitane deitzen zela esan zion, eta bera han bizi zela betidanik, eta Jontxu zergatik zebilen handik amona Maritxutaz galdetzen galdetu zion. Jontxuk bere istorio zoroa kontatu, eta biak oso lagunak egin ziren, baino amona Maritxuren etxera iritsi ziren, eta Maitane, bere etxera bueltatu zen korrika.
Jontxuk atea jo baino lehen, emakume oso zahar batek ireki zion atea, 150 urte zituela zirudien, eta gero enteratu zen bezala, gutxi gora behera ondo bideratua zegoen Maritxuk 142 urte zituela esan zion taberna batean zegoen gizon batek, Maritxu zen, eta bere istorioa entzunda zeukala esan zion, eta beretzat edabe bat zeukala, baina lehen zegoen bezala utziko zuela esan zion. Jontxuk, gustu handiz hartuko zuela esan zion, eta ohean sartu eta edabea edan zuen.
8 ordu lo egin ondoren
, Jontxu txikitxoa zegoen berriz ohean, baina ez Maritxu amonaren ohean, baizik eta bere ohean. Dena amets polit bat izan zen. Baina Jontxu, zen bezala pozik izaten ikasi zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario