jueves, 10 de marzo de 2011

LAUBURUA.

Lauburua beti euskal ikur bat kontsideratu da, eta bai, euskal ikur bat da, baino hori ez du esan nahi, jatorria euskalduna denik.
Jatorria Zeltikoa duela uste da antzinako hainbat herri zeltikoak erabili izan zutelako ikur hau. Baino beste hainbat kultura erabili izan dute ikur ezagun hau, adituen hitzetan, eguzkiaren irudikapen sinboliko bat delako.
Baino lauburu hainbat forma daude, ze batzuk borobilagoak dira, beste batzuk karratuagoak eta badaude ere horrelako ikurrak beso gehiagoekin. Horregatik da, lauburua ez dena bakarrik euskalduna, beste kulturak, naturarekin lotutakoak(adibidez, indiarrak) erabili izan zuten. Baino Naziak ere erabili zuten beraien armada irudikatzeko.
Hau da, herrialde asko erabili zuten edo dute lauburua. Hori bai, nahiz eta jatorria zeltikoa izan edo antzinako beste herrialde batetik etorri, lauburua ikur ezaguna bilakatu da Euskal Herri osoan. Ikur hau denbora asko darama gure artean, eta gurea bihurtu da dudarik gabe. Gure herria irudikatzen duen ikur ezaguna bihurtu da eta hainbat lekutan ikusten da (arropa, gastronomia …).
Nire ustez lauburua ikur euskaldun bat da, baino ez da beharrezkoa eramatea (arropan, lepokoan …) hau da, ez zara euskalduna izaten uzten lauburua ez baduzu eramaten. Niretzako ikur bat da soilik, hori bai euskaldunen ikur bat. Baino banderekin gertatzen den bezala, batzuk gustoko dute eta beste batzuk ez diote garrantzia ematen. Niretzako sentimenduak, norberaren barruan antzematen dira, bihotzean, eta ez ikur batean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario