viernes, 1 de junio de 2012

Logela.

Proiektu honetan marrazki bat egin dut koloretako arkatzak eta errotulagailuak erabiliz. Marrazkia, "negua joan da ta" abestia abesten duen neskaren logela da.

Erabili ditudan materialak:
-Kartulina

-Errotulagailuak
-Margoak
-Boligrafoa

Erabili ditudan erramientak:
-Arkatza
-Borragoma
-Erregela

Prozedura:
Lehendabizi zer egin pentsatu nuen. Kostatu zitzaidan zerbait izan zen, haiseran baso bat puntuka marraztuko nuen iluntasunetik, argitasunera. Abestia gaizki ulertu nuenez, marrazkia aldatu behar izan nuen eta abestia abesten duen neskaren logela egitea bururatu zitzaidan. Logela sinple bat da, ordenagailua, lehioa, ohea, kortxoa eta kuadro bat ditu.
Hasieran egingo nuen proiektua gustatu zitzaidanez, logelan kuadro bezala agertzea erabaki nuen. Ezkerretik hasita kolore ilunak erabili ditut (beltza, grisa eta marroia) erdialdean kolore argiagoak (urdina eta berdea) eta eskubian kolore argiak (gorria, horia, laranja eta berdea).
Gauzak marraztu ondoren, errepasatu eta margotu nituen. Gauzta txikienak, kuadroa, lehioa, mahaia eta ohea adibidez, errotulagailuz eta kortxoa eta pareta berriz margoekin.
Kortxoa sei hilabeteetan dago banatuta, hasieran ezer berezirik ez daudela ikusten da eta ekainera iristen denean maiteminduta dagoela nabari da.
Paretaren kolorea morea da, ohea urdina, beste ohea berdea... Logela guztian erabili ditudan koloreak alaiak dira.
Logela neska gazte batena izatea saiatu egin naiz.

Esanahia, abestiarekin lotura:
Aurretik esan dudan bezala, egin dudan proiektua abestia abesten duenaren neskaren logela da. Ordenagailua, kortxoa... Neska gazte batek izaten dituen gauzak ditu.
Abestiak esaten duen bezala, denbora asko egon da bakarrik eta orain berriz ere maitemindu da. Hori kortxoan nabarmentzen da, nola urtea hasi eta bakarrik zegoen. Lehenengo bost hilabetean ez da ezer berezirik azaltzen, bi azterketa besterik ez. Eta ekaina iristerakoan, norbaitekin ateratzen hasten denean, bihotzak eta abestiaren titulua agertzen dira. Kortxoaren zati handi bat hartzen du.
Baso bat ere, iluntasunetik, argitasunera ageri da. Piska bat bere bizitza bezala, hasieran ezer berezirik gabe eta bukaeran zuhaitzetan fruituak eta guzti daude.
Duela asko ez zuela arremanik izan, eta orain beldurra sentitzen duela ez bait daki nola aktuatu, zer egin, guazak ondo aterako diren... Dudaz beteta dago.
Abestiarekin duen lotura hori da, neskaren logela dela, eta gauza pare batetan bere bizitza nolakoa izan den eta orain nola aldatu den agertzen da. Kortxoan eta kuadroan batez ere.

Nire proiektua ikusteko hemen bi argazki uzten dizkizuet:


No hay comentarios:

Publicar un comentario