
- Egurrezko taula - Tenperak - Kola - Zeloa - Kartoia - Pinotxo papera - Buztina - Azukrea - Paper zatiak - Plastilina
Eta erramintak: - Zerra elektrikoa - Lima - Arkatza - Pintzela - Guraizeak - Kuterra
Prozedura:

Lan honekin hasteko proiektu osoaren oinarria izango zen egur zatia bilatu eta nik nahi nituen neurriekin moztu nuen zerra elektrikoa erabiliz. Moztuta zegoenean tenpera berdearekin margotu egin nuen, belarra adierazi nahian. Oinarria lehortzen uzten nuen bitartean zuhaitza izango zena egiten hasi nintzen. Egin nuen lehenengo gauza buztinezko hostoak izan ziren, lehortzeko denbora luzea behar dutela nekien eta. Ondoren zuhaitzaren kopa egin nuen. Kartoi zati batean zuhaitz baten itxura egin nuen eta kuterra eta artaziak erabiliz moztu egin nuen. Gero, moztuta neukan zuhaitz forma hura beste kartoi batean jarri eta arkatz batekin berdina zen beste mat marraztu nuen. Biak lortu nituenean bati beheko erdialdea moztu nion gorantz marra bat eginez, eta besteari goiko erdialdea, behera marra bat eginez. Horrela biak elkarrekin pegatzeko ahalmena izan nuen, kola erabiliz. Behin hori eginda nuenean tenpera berdez margotu nuen. Zikatzen uzten nuen bitartean zuhaitzaren enborra egin nuen, kartoi zati batzuk pinotxo paper marroiarekin estali nuen kola eta zeloarekin. Horri lehortzeko denbora emateko egindak nituen buztinezko hostoak margotu eta bakoitzari abestiko esaldiren bat ipini nion ondoren zuhaitzaren goiko aldean pegatzeko. Hori egin nuenean kopa eta enborra pegatu nituen eta beranduago egurrezko oinarriari pegatu ere.Oinarria bi zatitan zatitu nuen tenpera beltza erabiliz, batean azukrea bota nuen, eta bestean berriz paper zati txiki berdeak. Marra beltz horren erdian kartoizko bihotz gorri bat jarri nuen, zuhaitzean apoiatuta zegoena.
Esanahia, abestiarekin lotura:

No hay comentarios:
Publicar un comentario