sábado, 2 de junio de 2012

iluntasuna eta argitasuna

TEKNIKA:
erabili dudan teknita egur baten gainean margotzea izan da.
Argazkiak

MATERIALAK:            
-Egurra
-margoa


ERRAMIENTAK:
-arkatza
-errotulagailu beltza

PROZEDURA:
Lehenengo proiektu hau egiteko materialak eta erramientak bilatu nituen: egur zatia, arkatza, errotulagoailu permanente beltza eta margoak.
Horren ondore, nire etxetik ekarritako egur zatia  diagonalki arkatzerikin marra batez zatitu nuen, alde batean eguzkia egiteko eta beste aldean ilargia egiteko.
Gero ordenagailuan eguzki baten argazkia bilatu nuen gero egurrean eguzkia arkatzarekin marraztu nuen.
Hori egin eta gero, ilargiarekin berdin egin nuen, ordenagailuan argazki bat bilatu eta gero arkatzerekin egurrean marraztu.
Hurrengo pausua ilargia eta eguzkia errotulagilu permanente beltzarekin errepasatzea izan zen, margotzerakoan hobeto ikusteko eta errazago margotzeko.
Ondoren, eguzkia eta bere ingurua margo gorria, naranja eta horiarekin margotu nituen. Alde hau egiteko, nahasketa asko egin nituen kolore biziak eta ikusgarriak edukitzeko.
Hori egin eta gero, ilargia txuriz, grisez eta urdin grisarekin margotu nuen eta  bere ingurua, zerua, berriz, beltzez benetako zeru baten itxura emateko.
Nire proiektu egiteko azken pausua, eta besteak besain erraza, eguzkia errotulagailu beltz permanentearekin errepasatzea izango litzateke askoz politagoa gelditzeko eta eguzkia eta “zerua” desberdintzeko.

  
NIRE LANAREN ESANAHIA:
Nire lana abestiarekiko daukan esanahia bere bizitzaren bi etapak egitea izan da.
Lehen trista zegoela bakarrik zegoelako, mutil lagunik ez zuelako, eta horain berriz pozik dagoela baina, beldur txiki bat gelditzen zaiola horaindik eta beldur txiki hori ea dena ondo aterako den izando litzateke, egoera berria delako, eta pertsona berri horrekin partekatu nahi duelako bere bizitzaren etapa polit hau.
Horregatik nire marrazkiak bi alde dauzka bat  ailuna da eta horrek lehen zeuka egoera adierazten du, hau da, tristura bakarrik zegoelako. Bestea, oso koloretsua da eta horrek bere bizitza aldatu dela adierazten du, bere bizitzaren beste etapa bat, eta  gainera, bere bizitzaren etapa berri eta koloretsu hau  bere mutil lagunarekin  hasi delako.
Baina etapa koloretsu honetan sorte txarraz dena ez da poza lehen esan dudan moduan, bedur pixka bat dauka horain dena ondo aterako den ez dakielako, eta horregatik, proiektu honen eguzkiko “adarrak” bihurrituak daude beldur hori daukalako eta dena poza ez delako.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario