lunes, 4 de junio de 2012

Infernua eta zerua

Proiektu honetan marrazki bat egin dut kartoia eta tenperekin.

Erabili ditudan materialak:
- Kartoia
- Tenperak

 Erabili ditudan erramientak:
 - Pintzela

 Prozedura:

 Hasieran zer egitea kostatu zitzaidan adostea. Hasieran Zerbait erliebearekin egitea neukan pentsatuta, baina arazoa zen, ez nekiela zer egin erliebearekin. Gainera abestiarekin zerikusia izan behar zuenez, zaila zen zer egitea pentsatzea. Azkenean kartoi batean zeru bat eta infernu bat egin dut, bien artean marra bat eginez. Hasierako proiektua gustokoa nuen, baina aldatu egin behar izan nuen. Kartoia mozten hasi nintzen. Forma egokia lortu harte. Gero kartoia bitan banatu nuen, zerua eta infernua eginez. Azkenean infernuaren aldean kolore gorri eta laranja jarri nituen, eta zeruan urdin eta txuriak. Bukaeran pentsatzen nuen hobeago aterako zitzaidala, baina azkenean oso gaizki atera zait eta ez dut gustoko azkenengo emaitza. Baina gero gauza batzuk egin dizkiot, txuri gehiago jarri, eta baita ere gorri gehiago, eta azkenean ez zait hain gaizki atera.


 Abestiarekin esanahia: Abestia ulertzea asko kostatu zitzaidan. Klasean nengoen abestia entzuten baina, letra ez nuen oso ondo ulertzen eta ez nekien zer esan nahi zuen. Gero beste arazo bat izan nuen, letra ulertzen nuen, baina ez nekien zeri buruz egitea, oso zaila iruditzen zaidalako abesti bati buruz proiektu bat egitea. Eta gero asko pentsatu ondoren eta proiektuaren ideia aldatu ondoren, klasekideak egingo zutena ikusten hasi nintzen. Beraien ideien ezker egin ahal izan dut, bestela, ez banu ikusi klasekideek egin zutena ez nuke jakingo zer egin. Azkenean idei bat izan nuen, egin behar nuen gauza txar batetik gauza on batera pasatzea eta horrela egin dut. Txarrena da, azkenean egiteko idei gehiago nekiela. Hasieran ez nekien nondik hasi eta gero niretzako eta besteentzako adina adibide nituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario