martes, 5 de junio de 2012

Negua joan da ta german

Izena: Eguzkiaren menpe.

Erabilitako teknika:
Erabili dudan teknika plastilina eta pintura da.

Materialak:
Plastilina
Margoa
Paper zati txikiak
Kartoia

Prozezua:

Lehenego kartoi guztia gorriz margotu nuen, eta plastilinarekin eguzki bat egin nuen. Ondoren eguzkia kartoiari itzatziegin nion. Gero eguzkia margotu egin nuen tenpera horiarekin. Gero kartoiaren laurden bat txuriz margotu nuen, eta sekatu egin zenean. Plastilina txuriarekin hodei  batzuk egin nietuen eta ondoren plastilina txuriarekin ere elurra simulatzen duen bolatzoak egin ditut. Gero kartoiaren behekaldean paper zati txikiekin, belar antzeko bat egin dut. Ondoren paper zati txikien azpikaldean pllastilina txuria jarri dut, ondoren kolarekin  bolatxo txuriak pegatu nituen kartoira.


Zerikusia abestiarekin:

Nik isladatu nahi dudana proiektu honekin da :
Ba kartoi erdian dena elurra dela, horrekin esan nahi dudana da bakarrik dagoela eta ez daukala inolako erlaziorik beste pretso na batekin. Baina beste aldean kontrakoa da, eguzkia dagoenez beroa dago eta gainera gustura dago beste persona batekin erlazio bat daukazu eta gustura zaude erlazio horrekin baina deskonfiantza asko daukazu.

lunes, 4 de junio de 2012

Infernua eta zerua

Proiektu honetan marrazki bat egin dut kartoia eta tenperekin.

Erabili ditudan materialak:
- Kartoia
- Tenperak

 Erabili ditudan erramientak:
 - Pintzela

 Prozedura:

 Hasieran zer egitea kostatu zitzaidan adostea. Hasieran Zerbait erliebearekin egitea neukan pentsatuta, baina arazoa zen, ez nekiela zer egin erliebearekin. Gainera abestiarekin zerikusia izan behar zuenez, zaila zen zer egitea pentsatzea. Azkenean kartoi batean zeru bat eta infernu bat egin dut, bien artean marra bat eginez. Hasierako proiektua gustokoa nuen, baina aldatu egin behar izan nuen. Kartoia mozten hasi nintzen. Forma egokia lortu harte. Gero kartoia bitan banatu nuen, zerua eta infernua eginez. Azkenean infernuaren aldean kolore gorri eta laranja jarri nituen, eta zeruan urdin eta txuriak. Bukaeran pentsatzen nuen hobeago aterako zitzaidala, baina azkenean oso gaizki atera zait eta ez dut gustoko azkenengo emaitza. Baina gero gauza batzuk egin dizkiot, txuri gehiago jarri, eta baita ere gorri gehiago, eta azkenean ez zait hain gaizki atera.


 Abestiarekin esanahia: Abestia ulertzea asko kostatu zitzaidan. Klasean nengoen abestia entzuten baina, letra ez nuen oso ondo ulertzen eta ez nekien zer esan nahi zuen. Gero beste arazo bat izan nuen, letra ulertzen nuen, baina ez nekien zeri buruz egitea, oso zaila iruditzen zaidalako abesti bati buruz proiektu bat egitea. Eta gero asko pentsatu ondoren eta proiektuaren ideia aldatu ondoren, klasekideak egingo zutena ikusten hasi nintzen. Beraien ideien ezker egin ahal izan dut, bestela, ez banu ikusi klasekideek egin zutena ez nuke jakingo zer egin. Azkenean idei bat izan nuen, egin behar nuen gauza txar batetik gauza on batera pasatzea eta horrela egin dut. Txarrena da, azkenean egiteko idei gehiago nekiela. Hasieran ez nekien nondik hasi eta gero niretzako eta besteentzako adina adibide nituen.

Aspaldi antzeztu ez duen obra

Nire plastikako azken lana egur zati batean egin dut. Behar nituen zatiak moztu, pegatu eta margotu egin ditut tenperekin lan osoa eratu arte.




Erabili ditudan materialak hauek izan dira:
- Egurrezko taula - Tenperak - Kola - Zeloa - Kartoia - Pinotxo papera - Buztina - Azukrea - Paper zatiak - Plastilina


Eta erramintak: - Zerra elektrikoa - Lima - Arkatza - Pintzela - Guraizeak - Kuterra
 


Prozedura:


Lan honekin hasteko proiektu osoaren oinarria izango zen egur zatia bilatu eta nik nahi nituen neurriekin moztu nuen zerra elektrikoa erabiliz. Moztuta zegoenean tenpera berdearekin margotu egin nuen, belarra adierazi nahian. Oinarria lehortzen uzten nuen bitartean zuhaitza izango zena egiten hasi nintzen. Egin nuen lehenengo gauza buztinezko hostoak izan ziren, lehortzeko denbora luzea behar dutela nekien eta. Ondoren zuhaitzaren kopa egin nuen. Kartoi zati batean zuhaitz baten itxura egin nuen eta kuterra eta artaziak erabiliz moztu egin nuen. Gero, moztuta neukan zuhaitz forma hura beste kartoi batean jarri eta arkatz batekin berdina zen beste mat marraztu nuen. Biak lortu nituenean bati beheko erdialdea moztu nion gorantz marra bat eginez, eta besteari goiko erdialdea, behera marra bat eginez. Horrela biak elkarrekin pegatzeko ahalmena izan nuen, kola erabiliz. Behin hori eginda nuenean tenpera berdez margotu nuen. Zikatzen uzten nuen bitartean zuhaitzaren enborra egin nuen, kartoi zati batzuk pinotxo paper marroiarekin estali nuen kola eta zeloarekin. Horri lehortzeko denbora emateko egindak nituen buztinezko hostoak margotu eta bakoitzari abestiko esaldiren bat ipini nion ondoren zuhaitzaren goiko aldean pegatzeko. Hori egin nuenean kopa eta enborra pegatu nituen eta beranduago egurrezko oinarriari pegatu ere.Oinarria bi zatitan zatitu nuen tenpera beltza erabiliz, batean azukrea bota nuen, eta bestean berriz paper zati txiki berdeak. Marra beltz horren erdian kartoizko bihotz gorri bat jarri nuen, zuhaitzean apoiatuta zegoena.




Esanahia, abestiarekin lotura: 


Nire lanaren esanahia “Negua joan da ta” abestiarekin lotura handia duela uste dut, edo behintzat, izatea zailatu naiz. Lehen esan dudan bezala, proiektua bi zatitan zatitu dudala esan daiteke, batean azukrea bota dut, negua adierazten duela, elurra, eta bestean paper zati berdeak bota ditut, hauek udaberria edota uda adierazten dutenak. Abestiak pertsona bat maitemindua egon zela esaten du, eta erlazio hori bukatu zenetik ez duela besterik eduki, baina orain, sentimendu berriak sentitzen hasi da, sentimendu onak, bereziak, berriz ere maitemintzen hasia dela. Baina beldur da. Beldurra sentitzen du bere bizitzan pausu berri hori emateko, sentipen on eta berri haiengana abiatzeko geroz eta gehiago gustatzen zaizkion arren. Azkenean, poliki poliki bide berria jarraitzen du, negua alde batean utzi, iragana, eta orainaldia bizitzea erabakitzen du. Beraz hori da nik isladatu nahi izan dudana marra beltzean bihotz bat jarriz, nola hasieran pertsona hori ez zen gai orrialdez pasatzeko, nola neguaren, iragana zela, eta udaren, orainaldia eta etorkizuna zela, erdian zegoen, zer egin jakin gabe, pausua eman edo ez bere buruari behin eta berriz galdetuz.





sábado, 2 de junio de 2012

iluntasuna eta argitasuna

TEKNIKA:
erabili dudan teknita egur baten gainean margotzea izan da.
Argazkiak

MATERIALAK:            
-Egurra
-margoa


ERRAMIENTAK:
-arkatza
-errotulagailu beltza

PROZEDURA:
Lehenengo proiektu hau egiteko materialak eta erramientak bilatu nituen: egur zatia, arkatza, errotulagoailu permanente beltza eta margoak.
Horren ondore, nire etxetik ekarritako egur zatia  diagonalki arkatzerikin marra batez zatitu nuen, alde batean eguzkia egiteko eta beste aldean ilargia egiteko.
Gero ordenagailuan eguzki baten argazkia bilatu nuen gero egurrean eguzkia arkatzarekin marraztu nuen.
Hori egin eta gero, ilargiarekin berdin egin nuen, ordenagailuan argazki bat bilatu eta gero arkatzerekin egurrean marraztu.
Hurrengo pausua ilargia eta eguzkia errotulagilu permanente beltzarekin errepasatzea izan zen, margotzerakoan hobeto ikusteko eta errazago margotzeko.
Ondoren, eguzkia eta bere ingurua margo gorria, naranja eta horiarekin margotu nituen. Alde hau egiteko, nahasketa asko egin nituen kolore biziak eta ikusgarriak edukitzeko.
Hori egin eta gero, ilargia txuriz, grisez eta urdin grisarekin margotu nuen eta  bere ingurua, zerua, berriz, beltzez benetako zeru baten itxura emateko.
Nire proiektu egiteko azken pausua, eta besteak besain erraza, eguzkia errotulagailu beltz permanentearekin errepasatzea izango litzateke askoz politagoa gelditzeko eta eguzkia eta “zerua” desberdintzeko.

  
NIRE LANAREN ESANAHIA:
Nire lana abestiarekiko daukan esanahia bere bizitzaren bi etapak egitea izan da.
Lehen trista zegoela bakarrik zegoelako, mutil lagunik ez zuelako, eta horain berriz pozik dagoela baina, beldur txiki bat gelditzen zaiola horaindik eta beldur txiki hori ea dena ondo aterako den izando litzateke, egoera berria delako, eta pertsona berri horrekin partekatu nahi duelako bere bizitzaren etapa polit hau.
Horregatik nire marrazkiak bi alde dauzka bat  ailuna da eta horrek lehen zeuka egoera adierazten du, hau da, tristura bakarrik zegoelako. Bestea, oso koloretsua da eta horrek bere bizitza aldatu dela adierazten du, bere bizitzaren beste etapa bat, eta  gainera, bere bizitzaren etapa berri eta koloretsu hau  bere mutil lagunarekin  hasi delako.
Baina etapa koloretsu honetan sorte txarraz dena ez da poza lehen esan dudan moduan, bedur pixka bat dauka horain dena ondo aterako den ez dakielako, eta horregatik, proiektu honen eguzkiko “adarrak” bihurrituak daude beldur hori daukalako eta dena poza ez delako.
 

viernes, 1 de junio de 2012

MAITASUNAREN LARROSAK




NIK EGUNKARI PAPERA ERABILI DUT.
MATERIALAK:
-Egunkari papera
-akuarelak
-kola
-Gauza berdeak
ERRAMIENTAK:
-guraiozeak
-pintzela
PROZEDURA:
Lehenengo, ikastolan periodiko asko laukitan moztu nituen. Gero konturatu nintzen periodkio hori oso fina zela eta etxean berriro moztu nituen etxeko periodikoekin potologoak zirelako. Gero, espiral bat margotu nuen lauki bakoitzean. Hau egiten asko tardatu nuen espiraleko utsuneak berdinak izan behar direlako eta ez zitzaizkidan geratzen. Gero kuarelekin margotu egin nituen. Batzuk arrosak margotu nituen eta beste batzuk beltzak. Ez hain sosoak geratzeko arrosei more piskat jarri nien eta beltzei berriz gorria. Eguzkitan lehortzen jarro ondoren espirala moztu egin nuen aurretik egin nuen marratik. Ondoren, piko bat egin nuen espiral bakoitzeko puntan. Gero, punta hori espiraleruntz tolestu nuen bi aldiz eta papera enroiatzen hasi nintzen, hasieran estu eta gero geroz eta flojogo.
Asko egin ondoren, kartoi zati bat moztu eta beltzez margotu nuen. Alde batean arros arrosak jarri nituen eta beste aldean berriz beltzak. Erdian margo berdea bota nuen eta kola bota ondoren gauza berdeak bota nizkion. Azkenik, Lehortzen utzi nuen eta nire lana bukatuta ikusi nuen. Bukatzeko bloggerren sarrera egin nuen.
ESANAHIA:
Nire lanaren esanahia abestiarekiko, maitasunaren adierazpena da. Ezkerrean lore beltzak daude eta horrek gaizki pasatzen hari dela da, bakarrik dagoela, arazo asko dituela eta oso triste dagoela esan nahi du. Eskubiko aldeak, lore arrosak, pozik dagoela, oso ondo pasatzen hasi dela, bakarrik ez dagoela eta laguntza duela esan nahi du. Hau da, hasieran oso triste zegoen eta dena beltza ikusten zuen eta gero bere bikotea aurkitu ondoren dena arrosa ikusten du oso maitemindua dagoelako. Erdiko marra berdeek bi aldeen elkartasuna esan nahi du.
Lore beltz gutxiago daude triste zaudenean, loreak zimeldu egiten direlako baina gero, pozik dagoenean, lore arrosak, loreak berpiztu egiten dira eta gehiago ateratzen dira.
Erdiko berdea denaren lortura da. Pozik egoteko pasa behar duen bide lezea eta bide asko daudela baina hoberena eta zuzenena aukeratu duela adierazi nahi du.
Hori esan nahi du nire lanak, lore beltzek tristura eta bakardadea, marra berdeek bidea eta lore arrosek poztasuna eta ondo dagoela.

ANE IGIÑIZ
Emendik ispiratu naiz.                             

Logela.

Proiektu honetan marrazki bat egin dut koloretako arkatzak eta errotulagailuak erabiliz. Marrazkia, "negua joan da ta" abestia abesten duen neskaren logela da.

Erabili ditudan materialak:
-Kartulina

-Errotulagailuak
-Margoak
-Boligrafoa

Erabili ditudan erramientak:
-Arkatza
-Borragoma
-Erregela

Prozedura:
Lehendabizi zer egin pentsatu nuen. Kostatu zitzaidan zerbait izan zen, haiseran baso bat puntuka marraztuko nuen iluntasunetik, argitasunera. Abestia gaizki ulertu nuenez, marrazkia aldatu behar izan nuen eta abestia abesten duen neskaren logela egitea bururatu zitzaidan. Logela sinple bat da, ordenagailua, lehioa, ohea, kortxoa eta kuadro bat ditu.
Hasieran egingo nuen proiektua gustatu zitzaidanez, logelan kuadro bezala agertzea erabaki nuen. Ezkerretik hasita kolore ilunak erabili ditut (beltza, grisa eta marroia) erdialdean kolore argiagoak (urdina eta berdea) eta eskubian kolore argiak (gorria, horia, laranja eta berdea).
Gauzak marraztu ondoren, errepasatu eta margotu nituen. Gauzta txikienak, kuadroa, lehioa, mahaia eta ohea adibidez, errotulagailuz eta kortxoa eta pareta berriz margoekin.
Kortxoa sei hilabeteetan dago banatuta, hasieran ezer berezirik ez daudela ikusten da eta ekainera iristen denean maiteminduta dagoela nabari da.
Paretaren kolorea morea da, ohea urdina, beste ohea berdea... Logela guztian erabili ditudan koloreak alaiak dira.
Logela neska gazte batena izatea saiatu egin naiz.

Esanahia, abestiarekin lotura:
Aurretik esan dudan bezala, egin dudan proiektua abestia abesten duenaren neskaren logela da. Ordenagailua, kortxoa... Neska gazte batek izaten dituen gauzak ditu.
Abestiak esaten duen bezala, denbora asko egon da bakarrik eta orain berriz ere maitemindu da. Hori kortxoan nabarmentzen da, nola urtea hasi eta bakarrik zegoen. Lehenengo bost hilabetean ez da ezer berezirik azaltzen, bi azterketa besterik ez. Eta ekaina iristerakoan, norbaitekin ateratzen hasten denean, bihotzak eta abestiaren titulua agertzen dira. Kortxoaren zati handi bat hartzen du.
Baso bat ere, iluntasunetik, argitasunera ageri da. Piska bat bere bizitza bezala, hasieran ezer berezirik gabe eta bukaeran zuhaitzetan fruituak eta guzti daude.
Duela asko ez zuela arremanik izan, eta orain beldurra sentitzen duela ez bait daki nola aktuatu, zer egin, guazak ondo aterako diren... Dudaz beteta dago.
Abestiarekin duen lotura hori da, neskaren logela dela, eta gauza pare batetan bere bizitza nolakoa izan den eta orain nola aldatu den agertzen da. Kortxoan eta kuadroan batez ere.

Nire proiektua ikusteko hemen bi argazki uzten dizkizuet: