domingo, 24 de marzo de 2013

Plastikako proiektua

Plastikako proiektu honetan, gure klasean, artista baten gauza bat egin behar genuen eta nik Picasso-ren "Estilo In Diferent" bestekolore batzuekin egin dut.
Hemen daukazue Pablo Picasso-ren biografia:
Pablo Ruiz Picasso Malagan, Espaina, 1881eko urriaren 25an jaio zen eta margolari eta eskulturagile espainarra izan zen, XX. mendeko artista esanguratsuenetarikoa.
Pablo Picasso-ren aita,  José Ruiz Blasco deiturikoa ere Malagan jaio zen, eta margolari eta marrazkilaria izan zen. Ama, María Picasso Lopez deiturikoa, Malagakoa zen  eta Picasso-ren aitaren (José Ruizen) lehengusua. Pablo txikitan 14 urtekin ez zen oso ikasle ona, baina margotzeko trebetasun handia erakusten zuen etaeskulturagile eta margolaria egin zen.
1891. urtean, Picasso hamar urte zituela, familia Galiziara joan zen bere aitak Da Guarda institutuan lanpostu bat lortu bzuelako. Lau urte geroago, 1895. urtean, bere aitak, Jose lanpostu berri bat lortu zuen, Bartzelonako Escola d'Arts i Oficis de la Llotjan. Picasso 1895. urtean, 15 urte zituela, Bartzelonan bere lehenengo lantegia ireki zuen.
1898. urtean bere lehenengo banakako erakusketa egin zuen Bartzelonako Els Cuatre Gats jatetxean. 1900. urteko udazkenean Erakusketa Unibertsala ikusteko asmoarekin bere lehendabiziko bidaia egin zuen Parisera. Hor Petrus Mañach arte-merkatariari hiru marrazki saldu zizkion, eta honek hileko 150 libera eskaini zizkion Picassori urte beteko lanagatik, esan liteke horrekin margolari profesionala bihurtu zela.
1936. urtean Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, Picassok errepublikanoen alde  egin zuen eta Prado Museoaren zuzendaritza sinbolikoki onartu zuen. 1937. urteanGernikako bonbardeaketa egin zenean, "Gernika" margolan ezaguna egin zuen, Gernikako bonbardaketa salatzeko. 1939. uretean New York hiriko Arte Modernoaren Museoan Picassoren erakusketa antologikoa antolatu zen.






Materiala:
-Akuarelak
-Kartoia

Erramintak:
-Pintzela
-Kuterra
-Arkatza

Prozezua:

Lehenengo, kuterrarekin, kartoiezko zati bat moztu nuen, hor margolana margotzeko.
Kartoia, kuterrarekin moztu eta gero, arkatzarekin margolana kartoian finkatu nuen, gero gainean akuarelekin, margotzeko.
Kartoian finkatu eta gero, akuarelekin martgotzen hasi nintzen, margolana margotzen, bi egun egon nintzen.
Margolana margotu eta gero, beste kapa bat margotu egin nuen obeto geratzeko.
Margolana bukatu eta gero, bloggean lan bat egin nuen.




No hay comentarios:

Publicar un comentario