lunes, 25 de marzo de 2013

Plastika Proiektua


Nik Salvador Dalin inspiratu naiz eta kamiseta bat margotu dut. Bere izena jarri dut eta bera egindako "Chupa Chups" diseinua.

Biografia:

Salvador Domingo Felipe Jacinto Dalí Doménech (Figueres, Katalunia, 1904ko maiatzaren 11 — Figueres, 1989ko urtarrilaren 23a) margolari, eskultore, diseinatzaile, idazle eta zinemagile espainiarra izan zen.
Madrilen eta Parisen ikasi zuen, Luis Buñuel, Federico García Lorca, André Breton eta Pablo Picasso moduko egileak ezagutu zituen.
Surrealismoaren jenio handienetarikoa izan zen.
Hamabi urterekin pinturarekin lehenengo harremanak eduki zituen. Urte gutxira ama hil zitzaion. Amaren heriotza beti izan zuen gomutan.
Goi mailako heziketa jasotzera Madrilera joan zen, baina ikasketak ez zituen bukatu, bertatik bota egin zutelako. Botatzeko arrazoietako bat, beste ikasleek baino gehiago zekiela esatea izan zen. Hori dela eta, Parisera joan zen, bertan irakasle ospetsuenekin harremanetan hasi zen, gainera artista klasikoen eragina eduki zuen. Garai honetan, sudurpeko edo bibote luzea hasi zen uzten. Hau izan zen bere ezaugarri ezagunetako bat.

Materialak eta tresnak:

  • Kamiseta bat.
  • Margoak.
  • Pintzela.
  • Arkatza
  • Tabla zati bat.
  • Borragoma.
  • Chupa Chups irudi bat

 Prozedura:


Hasieran internetetik Chupa chups logoa hartu nuen.
Gero kamisetan kalkatu nuen.
Ondoren Dali idatzi nuen kamisetan.
Hau egin eta gero dena margotu nuen.
Azkenik azken retokeak egin nituen.

Adierazpena

Proiektu hau egin dut Dali interesgarria iruditu zaidalako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario