martes, 26 de marzo de 2013

Piet Mondrian

Biografia:


Pieter Cornelis (Piet) Mondriaan edo Mondrian (1872ko martxoaren 7 - 1944ko otsailaren 1a), herbehereetako margolaria izan zen. 1905 eta 1907 artean bere abizenari a bat kendu egin zion. XIX. mende amaierako artegile holandar honek hasierako etapan bere herri inguruko paisaia eta errotak margotu zituen moduinpresionista eta espresionistan, 1908 aldera Fauvismoak erabilitako koloretan eragin zuelarik. Pixkanaka bere koloreak kolore nagusietara mugatzen hasten dira, hots, gorria, horia eta urdina.
Kubismoaren eraginaz ere, 1911 eta 1914 artean, paisaiako gaietatik abiatuz abstrakziorako joera hartuko zuen eta arte mailan garrantzia zuen lanetara iritsi zen, kolore nagusi eta angelu zuzeneko konposizio abstraktuetara, marra beltz lodiez bananduta. Zenbat eta sinpleago orduan eta hobeko ideiari jarraituz.
Amsterdamen Van Doesburg buru zutela artista holandar batzuek De stijl aldizkariaren inguruan arte mugimendua sortu zuten Mondrian artegile garrantzitsuena izanik. Neoplastizismoa izeneko mugimendu hau, abstrakzioan eta kolore eta forma sinple eta sintetizatuetan oinarriturik, XX. mendeko diseinu, pintura, eskultura eta arkitekturaren aitzindarietakoa izango da.
Mondrianen estetika ikerketa espiritualean datza, Malevitxen suprematismoaren antzera, artea euskarri bezala erabiliz, egiaren bila arituko da eta bide horretan, sinpletasunaren konplexutasuna ardatz, forma kurboak, ehundura eta nagusiak ez diren koloreak baztertu zituen. Mundu osotik bidaiatu zuen, Herbeherak, Paris, Londres, New York.

Pneumoniaz hil egin zen, New Yorken Brooklyn-en .

Nire Proiektua:

Ni bere koadro ospetsu bat emulatu dut . Hau originala da:


Eta hau nire proiektua:


        Horretarako, kartoia eta temperak erabili dut. Baita ere material hau lantzeko Cutter bat, guraizeak, kola,eta erregela bat erabili dut.



No hay comentarios:

Publicar un comentario