jueves, 17 de mayo de 2012

"Negua joan da ta"

"Negua joan da ta" abestia oinarritzat hartuta, plastikako lantxo bat egingo dut.

Nire lana egiteko behar ditudan materialak hauek dira:
     - Egur zatiak
     - Margoak
     - Kola

 Eta erramintak:
     - Hari zerrak
     - Limak

Nire proiektua egurrarekin zuhaitz bat egitea izango da, egur zati handi baten gainean. Zuhaitzari egurrezko hostoak itsatsiko dizkiot baina oinarrian hosto batzuk eroritak egongo balira bezala ere jarriko ditut, eta hosto bakoitzean "Negua joan da ta" kantaren esandiak idatziko ditut kanta osoa lortu arte.
Eta hori izango da nire azken hiruhilabeteko lana.


No hay comentarios:

Publicar un comentario