1876. urtean Alexander Graham- Bell-ek telefonoa patentatu egin zuen. Patentatu hitza erabiltzen da, Antonio Meucci-ren aparailua plagiatu zuelako, beraz, Graham- Bell patentatzailea izan zen, Meucci, aldiz, sortzailea.
Telefonoa berez, seinale elektrikoen bitartez ahotsa garraiatzeko diseinatua dagoen komunikatzeko tresna bat da.
Urte dezente geroago, 1990 hamarkadan gutxi gora behera, Martin Cooper, telefono berri bat sortu zuen, mugikorra deituko zena.
Mugikorraren funtzioa telefonoaren funtzio bera izango zuen, baina abantaila txiki batekin, nahiz eta etxean, ofizinan... edo dena delakoan ez egon komunika zintezkela, hau da, kaletik, parketik... edozein lekutik deia egiteko ahalmena izango zenuela.
Beraz, arrakasta ezinhobea izan zuen mugikorrak, eta sortu zenetik gaurarte eboluzionatzen joan dira, geroz eta modelo berriagoak eta hobeagoak sortuz.
Konturatzen baldin bazarete, nork ez dauka mugikor bat gaur egun? Denok daukagu horrelako bat, geroz eta gazteagotik hasten dira mugikorrak izaten orain, benetan arraroa da gazte bat mugikor gabe ikustea, ia ezinezkoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario