Akupuntura terapia bat da. Ziztaden bidez sendatzeko bidea.
Duela 2.500 urte asmatu zen Txinan. Orratzen bidez, gorputzean ziztatzean datza. Giza gorputzak 2.000 akupuntura-puntu inguru ditu. Puntuak elkarrekin lotuta daude, ezaugarri elektrikoak dituzte eta neurotransmisoreetan eragina dute.
Zientifikoki frogatuta dago akupunturak zerbaitetarako balio duela, hau da, akupuntura-saio batetara joaten bazara, zerbaitetarako balioko du. Batzuentzat emaitza gehiagorekin eta beste batzuentzat gutxiagorekin.
Akupuntura-puntuak elkartzen diren bideetan etenak sor daitezke eta hori gertatzen denean gaixotasunak sor daitezke. Akupunturak egiten duena, orratzekin ziztatuz, eten horiek kendu edo sahiesten ditu.
Akupuntura, askotan, soberan dauzkagun kiloak kentzeko, erretzeari uzteko, migrainak kentzeko...
Akupunturaren-puntu asko belarrietan kokatzen dira, eta gorputzeko atal guztietan daude.
Hasiera batean pentsatzen zen akupunturaren ondorioz muskuluetan kontrakzioak sortzen zituela, baina ez da horrela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario