viernes, 24 de febrero de 2012

Puxika aerostatikoa.

Hiruilbate honetan egin dudan proiektua puxika aerostatiko bat izan da. Paper Mache efektua erabili dut. Hasieran ez nekien zer egin baina google-n begiratuz, gustatu zitzaidan proiektu bat ikusi nuen. Argazkia.
Paper mache, egunkari papera erabiliz egiten da. Lekeda kolarekin, bustiz formak egiten dituzu. Hainbat kapa jarri ondoren, margotzerakoan errazagoa izateko komuneko papera lekedan busti eta gaietik jartzen da. Leortzerakoan margotu eta bukatuta dago zure proiektua. Gustatu zitzaidan beste proiektu bat hau da, baina zailegia zenez ez nuen aukeratu. Argazkia.

Erabilitako material eta erramientak:
-Pintzela
-Puxika
-Guraizeak
-Lekeda kola
-Egunkari papera
-Komuneko papera
-Margoak
-Kartoia
-Soka finak

Hasteko, puxika puztu eta egunkari paperez inguratu nuen. Lekeda kolan sartzen nuen egunkari papera eta puxika gainean jartzen nuen. Argazkia.
Bi egun egon nintzen egunkari paperez inguratzen (hainbat kapa jarri nizkion) eta gogorra zegoela ikusi nuenean, komuneko paperez bukatu nuen inguratzen. Lehortzen zen bitartean, saskia egin nuen. Kartoiarekin egin nion beheko basea, eta egunkari paperarekin, tuboak edo txurroak egiten nituen bata bestearen gainean jartzen, gutxi gora behera 5. Komuneko paperarekin inguratu nuen ere. Puxika lehortu zenean lehertu egin nuen eta muturra moztu nion.
Biak margotu nituen, saskia eta puxika eta lehortzen utzi nituen berriro ere. Puxika margotzeko kolore morea erabili nuen eta saskia margotzeko urdina. Gustatzen zaizkidan bi kolore direlako. Puxikan ere forma gutxi batzuk margotu ditut.
Lehortutakoan zuloak egin nituen bata bestearekin lotzeko, soka fina erabiliz. Korapiloak egin eta listo, nire puxika aerostatikoa prest zegoen.
Arazo gutxi izan ditut, hasieran izaten dudana ez zaidala ezer bururatzen. Prozesuan ez naiz gogoratzen arazorik izan ditudan edo ez, eta euki baditut ez da ezer garrantzitsurik izan.

Hemen dituzue nire proiektuaren bi argazki:

No hay comentarios:

Publicar un comentario