jueves, 1 de marzo de 2012

Etorkizunarekiko baikorra, ala ez?

Krisi garai hauetan zaila da etorkizunarekiko baikorra izatea, gazteak batez ere, baina ni horrelakoa naiz.

Nahiz eta jakin etorkizuna nahiko beltza izango dugula nik ez dut esperantza galdu, ezta galduko ere.

Lehenengo unibertsitateko ikasketak burutuko ditut, eta horiek bukatzean gustuko dudan lanean hasiko naiz, ahal badut noski.
Bestela, ba beste irtenbide batzuk bilatuko ditut nire familiaren eta lagunen laguntzarekin behar bada.

Beraz, nik etorkizunarekiko jarrera positiboa dut, eta nahiz eta gehien gustatzen zaidan gauza egin ezin, konpontzen saiatuko naiz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario