jueves, 23 de febrero de 2012

Plastikako lana

Aurreko sarrera batean esan nuen bezala, gure proiektu berria "papel machen" egon behar zen
oinarrituta. Nik, puxika aerostatiko forma zuen itsulapikoa egingo nuela esan nuen, baina proiektua egiten joan naizen bitartean globo aerostatiko bat bakarrik egitea pentsatu dut, apaingarri
bezala erabiltzeko.

Erabili ditudan materialak eta erramintak:
- Egunkari papera
- Komuneko papera
- Lekeda
- Sokak
- Zeloa
- Kartoia
- Pintzela
- Artaziak


Proiektua egiteko prozesua ez da oso zaila izan. Lehenengo puxika bat nahi nuen tamaina arte puztu egin nuen. Gero, poliki-poliki puxika lekedarekin buztitako egunkari paperekin estali dut. Kapa gogor bat lortu behar nuen, puxika ez apurtzeko, beraz, esandak
o prozesu hori, behin eta berriro errepikatu behar izan dut, 5 kapa inguru lortu arte. Behin kapa guztiak lehorrak zeudela, eta gogorrak noski, beste kapa batzuk jarri ditut komuneko paperarekin. Hauen kantitatea puxika bakoitzaren araberakoa izan behar da, egunkari papera guztiz estali arte jarri behar delako. Dena hau egin ostean lehortzen utzi dut. Ondoren, lehortuta zegoenean, puxika lehertu eta barrutik atera dut, dagoeneko puzikak forma hartuta zuelako. Bukatzean margotzeari ekin diot. Hasteko more iluna eta txuria nahastuz more argi polit bat lortu, eta horrekin lehenengo kapa margotu dut, oinarria. Berriz ere, puxika lehortzen utzi dut eta gero nire apaingarri pertsonalak erantsi dizkiot, pixkat kolore bizia emanez. Berriz, lehortzen utzi, eta bitartean puxika aerostatikoaren beheko basea egin dut, oinarri bezala kartoi zati bat erabiliz eta egunkari paperarekin egindako tuboekin oinarriaren ingurukoa eginez. Zeloa eta kola erabiliz pegatu dut, eta lehortu denean, zilar kolorez margotu dut. Dena bukatu ostean, soka txiki eta fin batzuen bidez puxika aerostatikoaren goiko partea (puxika) eta beheko zatia (beheko basea) lotu ditut bi zatietan zulo txiki batzuk eginez.

Eta lortutako emaitza goiko argazki horietan ikusi daiteke.
Espero dut gustatu izana!!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario