Tornado (latinezko tornare hitzetik ekarria: biratu) hodeietatik lur zorura doan eta bere buruaz biratzen duen haize-zurrunbilo bortitzaren itxura duen fenomeno meteorologikoa da. Bere haizeak 100 eta 400 kilometro orduko arteko abiadurakoak izan daitezke eta aldrebesko konoaren itxura dute. Tornado bat sortzeko hiru osagai beharrezkoak dira: aire-masa bero eta hezea, beste aire-masa hotz eta idorra eta goranzko haizea. Beharrezkoak badira ere, berez ez dituzte tornadoak sortzen, prozesua konplexuagoa baita.
Bere indarra neurtzeko Fujita-Pearson eskala erabiltzen da.
Josu Zabala Marañón
No hay comentarios:
Publicar un comentario