jueves, 19 de mayo de 2011

TESTU ZIENTIFIKOA FENOMENO METEREOLOGIKOA

Trumoia,tximista batek eragindako talka uhinaren soinua da, tximistak berak, bere inguruko airea berotzen duenean, hodeien artean edo hodeietatik lurrerako bidean, 28.000 °C baino gehiagoko tenperaturan. Aire oso bero hau bolumenean hazten da eta abiada handian mugitzen da, baina, inguruko aire hotzarekin nahastean, bat batean jaisten da bere tenperatura eta uzkurtu egiten da. Uzkurtze eta zabaltze azkar honek, trumoiaren soinua sortzen duten talka uhinak eratzen ditu.
Soinua eta argia, atmosferan zehar abiada ezberdinetan doazenez, bien arteko denbora tartea neur daiteke, tximista erori den distantziaren estimazio bat egiteko.
Aintzinako herrialde batzuetan garai lehorraren amaiera iragartzen duten tokietan bizi ziren herri politeistek, trumoiaren jainko bat zuten. Hala, Zeus, Jupiter eta Thor aipa daitezke.
Aratz Gamarra
Iturriak: Wikipedia eta google argazkiak

No hay comentarios:

Publicar un comentario