domingo, 1 de mayo de 2011

SAKELAKO TELEFONOEN KARGADORE UNIBERTSALA



Europar Batasuneko 14 telefono mugikor saltzaile nagusiek kargagailu unibertsalaren prototipoa aurkeztu dute Bruselan. Marka guztiekin bateragarria izatea eta 2011 amaitu aurretik salgai jartzea espero dute.



Europako Batzordeak hala eskatuta, sakelako telefonoen hamalau fabrikatzailek txostena sinatu zuten Europar Batasunean saltzen ziren telefonoen kargagailuak bateragarriak izan zitezen. Apple, Emblaze Mobile, Huawei Technologies, LGE, Motorola Mobility, NEC, Nokia, Qualcomm, Research In Motion (RIM), Samsung, Sony Ericsson, TCT Mobile (ALCATEL mobile phones), Texas Instruments eta Atmel dira, hain zuzen ere, fabrikatzaile horiek.



Bruselaren aginduari jarraiki, kargagailu unibertsal edo komunak Micro-USB konexioa erabiltzen du elektrizitatea transmititzeko eta konexio hori ez dutenentzat egokigailu bereziak salduko dituzte.



2011 amaitu aurretik kargagailu berria salgai jartzea adostu dute hamalau ekoizleek.



Europar Batasunean kargagailuen bateraezintasuna deserosoa da erabiltzaileentzat eta arazo handiak sortzen ditu ingurugiroan. Askotan, telefono bat erosten duenak egoera onean du aurreko kargagailua, baina ezin du erabili bateraezinak direlako.


Iturria: hiru.com-etik aterata.









No hay comentarios:

Publicar un comentario