
domingo, 1 de mayo de 2011
SAKELAKO TELEFONOEN KARGADORE UNIBERTSALA

domingo, 24 de abril de 2011
ASMAKUNTZA
Neurona artifizialen bidez, gizakion garuna imitatzen duen sistema bat garatu dute Ibermatican, pertsonak eta objektuak ezagutzeko.Baina makina oni gizakiei bezela erakutsi bear zaio jakiteko zer den edo nor den.Gure garunaren jarduteko modua imitatzen duen sistema bat garatu du Ibermaticak Zamudion, zenbait aplikazio garatzeko. Neurona-sare artifizialak ditu sistemak, eta, oinarrian, sare horiek sistemari irakasten dioten mundua antolatzen dute.
Nondik artuta:Zientzia.net

sábado, 23 de abril de 2011
Asmakikuntza: Olibondo bibratzailea

martes, 19 de abril de 2011
TESTU ZIENTIFIKOA

Odol-analisi bidez, organo-errefusei antzemateko modua asmatu dute.
Organo-transplanteak jasotzeak bizirik irauteko aukera paregabea ematen die pazienteei. Hala ere, bizitza osoan kontrolatu beharreko zerbait bilakatzen da haientzat. Beren gorputzak kanpotik sartutako organoaren kontra egin dezake, eta halabeharrez eten behar izaten dute eraso hori, organoa galtzera ez iristeko. Eta, horrekin batera, aldian-aldian azterketak egin behar izaten dituzte, organoak babestuta jarraitzen duen kontrolatzeko. Bada, Estatu Batuetan kontrol hori errazago egiteko modu bat proposatu duteStanford Unibertsitateko ikertzaile batzuek: gorputza jasotako organoaren kontra egiten ari den odol-analisi bidez jakiteko modu bat asmatu dute.
Gaur egun, oso nekeza da errefusa gertatu den jakiteko erabiltzen den prozesua. Transplantatutako organoaren zatitxoak hartzen dituzte zuzenean (hau da, biopsiak egiten dituzte), eta oso maiz egin behar izaten dute hori: hasieran, transplantea egin eta lehenengo urtean, gutxienez hamabi biopsia egiten dizkiete, eta, hurrengo lau urteetan beste bi edo hiru urtean.
Transplanteak jasotzen dituztenen % 40k, gutxi gorabehera, lehenengo urtean errefusatzen dute organoa. Azken batean, gorputzak kanpotik sartzen zaion beste edozein gorputz arrotzen aurrean bezala erantzuten du. Gorputz arrotz guztiak kaltegarritzat jotzen ditu, eta immunitate-sistema haien kontra lanean jartzen du. Horregatik, transplantatzeko prest dauden organoentzat hartzaile egokienak bilatzen dituzte espezialistek. Alegia, emaileak eta hartzaileak ahalik eta antzekotasun gehien izan ditzaten saiatzen dira, immunitate-sistemaren erasoa ahal duten neurrian saihesteko.
Dena den, botika bidez ere laguntzen dute gorputzaren berezko erreakzio hori eteten, eta immunitate-sistemaren erantzuna geldiarazten duten botikak ematen dizkiete transplanteak jasotako pazienteei.
Neurri horiek guztiak hartuta ere, batzuetan gertatzen da gorputzak organoa errefusatzea. Horrelakoetan, garrantzitsua da ahalik eta azkarren antzematea errefusaren sintomei, errazagoa delako haren kontra egitea. Horregatik egiten da hain jarraipen estua transplanteak egin eta gero.
Zientzia.net-etik aterata. Eguneratze-data : 2011/4/19
ARATZ GAMARRA
sábado, 16 de abril de 2011
2011ko Asmakuntza bat
miércoles, 6 de abril de 2011
Txirringa eta orientazioa Bianan.
Aurreko ostiralean Bianara joan ginen txirringaz. Bertan orientazio froga egin genuen bardeetako orientazio martxa prestatzeko. Eguraldia ederra izan zen eta primeran pasa genuen.
El pasado viernes fuimos a Viana en bicicleta. Allí realizamos una prueba de orientación. El tiempo fue espectacular y lo pasamos muy bien.