jueves, 20 de octubre de 2011

Virginiaren plastikako lana.


Nire plastikako lana bukatuta dago, hona hemen emaitza.

Hasieran nuen ideiatik ez da asko aldatu, gauza bakarra markoa ez dudala apaindu izan da, batez ere, denboraz nahiko justu ibili naizelako.

Erabili ditudan materialak hauek izan dira:

- Kartulina bat

- Egunkaria

- Komuneko papera

- Kola

- Zeloa

- Tablerillo zatiak

- Tablero handi bat

- Tenperak

- Barniza

Hasteko kartulina batean sol ikurra marraztu dut, arkatz batekin, eta ondoren poliki-poliki marrazkiaren marra jarraitzen egunkariarekin eginiko txurroak jarri ditut, arkatzez margotutakoa erabat estali arte, zeloaren laguntzaz.

Hau egitean egunkariz eginiko txurroei kolazko kapa bat eman diot, gero komuneko papera jarri dut, eta horren gainera berriz ere kola bota dut.

Lehortzen utzi dut, eta gogorra zegoenean margo txuriz margotu dut sol ikur osoa.

Berriro ere, lehortzen utzi dut, eta ostean tenperak erabiliz nire koadrilako izen guztiak jarri dut.

Beranduago, kartulinaren albo batean nire koadrilaren izena jarri dut, ezinbestekoak, eta kartulinaren gainean margotzen bukatu ostean, tablero handi batean pegatu dut.

Dena bukatzean tablerillo zatiak barnizatu egin ditut, kolore disdiratsua hartzeko, eta horiek erabiliz kartulinaren inguruan marko bat jarri diot.

Eta hori izan da nire lana.

Honekin, adierazten dudana, nire lagunak dira. Sol ikurrak musika adierazten du, eta niretzat, hori da nire koadrilaren ikurra, ez zaigulako inoiz falta, eta musikak poza ere dakarrelako, gure kasuan gutxienez.

Eta lan hau egiten ari nintzen bitartean nahiko ondo pasatu dut, ez delako izan lan gogorra, eta oso gustukoa izan dut egia esan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario