viernes, 9 de septiembre de 2011

Virginiaren plastikako lana.




Aurten plastikako klaseetan bakarkako lanetan ibiliko gara, eta gaia librea denez, nahi duguna egin dezakegu, eta nire ideia ondorengoa da, nire koadrilaren ikurra marraztea marko batean. Erabiliko ditudan materialak hauek izango dira: kartulina bat, papera, egunkaria, kola, egurra, tenperak eta agian makarroiak. Hasteko kartulina batean kolaz buztita dagoen egunkari zatiak pegatuko ditut, nire koadrilaren ikurra eginez. Hau egitean lehortzen utziko dut, eta gogorra dagoenean kolaz buztitak dauden paper zatiak jarriko ditut, kapa oso bat osatuz. Berriro ere, lehortzen utziko dut, eta ostean tenperak erabiliz ikurra margotuko dut. Dena bukatzean egurra erabiliz kartulinaren inguruan marko bat jarriko diot, eta agian, denboraren arabera, gauza ezberdinekin apainduko dut, adibidez makarroiekin eta gero margotuko ditut, koloreekin alaiagoa eta biziagoa gelditzeko. Lana bukatzean argazki bat atera eta bloggera igoko dut, beraz, ikusiko duzue nolakoa izan den emaitza.

No hay comentarios:

Publicar un comentario