
INTSEKTUAK IZUTZEKO MARRUBIA
MATERIALAK:
-paper bat
-periodikoa
-ura
-kola
-margoa, pintura
-pintzel bat
Lehenengo paper batekin marrubiaren forma mozten da. Gero, periodikozko bolekin estali egin behar da zeloarekin itsatsiz. Ondoren, kola eta ura nahastuz nahasketa bat egin behar da eta nahasketa horretan periodikoa sartu behar da nahasketa xurgatzeko. Xurgatutakoan geratzen den masarekin, marrubia estali behar da. Bukatzeko, legortzerakoan, ondo margotu eta lehortzen utzi.
ANE
No hay comentarios:
Publicar un comentario