miércoles, 23 de febrero de 2011

Berria

Muriasen erruz kalean gera daitezkeela diote Sabecoko langileek

Niessen aretoko kudeatzailea gezurretan ari dela dio langile batzordeak, supermerkatua jartzeko interesa agertu dutelako hainbat enpresak

Hogei egun bakarrik falta dira Errenteriako Sabecoko langileek erregulazio espedientea amaitzeko. Langileak, ordea, kezkatuta daude. Murias Center 4 kudeatzaileak ez du beste banatzailerik aurkitu eta kalean geratuko diren beldur dira 45 langileak. Beste espediente bat izan daiketeela konponbidea diote.

Niessen merkataritza gunean dago Sabeco, eta Murias Center 4-k kudeatzen du. Supermerkatuko langileek hamasei hilabete egin zituzten greban, Espainiakoaren ordez Gipuzkoako lan hitzarmena eskatzeko. Lortu ere egin zuten iaz. Merkataritza gunean Sabecoz gain badaude beste denda batzuk ere, baina supermerkatua da motor nagusia. Hura itxita egoteak bizpahiru milioi euroko galerak eragin zizkiola azaldu zuen Muriasek, eta auzitegietara jo zuen.

Josu Zabala Marañón.

Iturria: berria.info

No hay comentarios:

Publicar un comentario