
Gipuzkoan bereizita bildutako hondakin organikoaren %40 zabortegira doa
Lapatxeko konpost plantak 2.500 tona kudeatzeko ahalmena du; iaz 4.004 tona heldu ziren Azpeitiko azpiegitura horretaraHondakinen planak 19.930 tona organiko biltzea aurreikusten zuen 2009rako.
Bereizita bildutako hondakin organikoaren %40 zabortegira bota zuten iaz Gipuzkoan. Izan ere, herrialdean martxan den konpost planta bakarrak (Lapatx, Azpeitia) ez du ahalmenik iristen zaion hondakin organiko guztia konpost bihurtzeko. Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak bildutako datuen arabera, 4.004 tona hondakin organiko jaso ziren iaz Lapatxen.
PIGRUGen, aurreikuspenen arabera, 2009an ia 20.000 tona hondakin organiko kudeatu behar zituzten herrialdean. 2012an, 33.000 tona, eta 2016an, 45.000. Hala, herrialdeko konpostatze programan, 2009rako hiru planta eraikita egotea aurreikusten zuten, eta 25.000 tona kudeatu.
Europako Inbertsio Bankuarekin errauste planta finantzatzeko sinatutako maileguaren arabera, Lapatxeko planta berritu eta handitu besterik ez dute egingo, eta 7.000 tona hartzeko gaitasuna eman.
2011n 7.000 tona hondakin organiko inguru jasoko dira.Hortaz, aurten bertan 7.000 tonako kopuru hori erruz gaindituko da.Gipuzkoan hiru herritan atez ate bildutako hondakin organikoa herrialde osoan bildutakoaren %57 da.Hernanin (19.289 biztanle) 125 tona hondakin organiko batu zituzten bereizita abenduan. Zarautzen (22.627 biztanle), berriz, 19 tona.
No hay comentarios:
Publicar un comentario