Gaur egungo telebista gauza oso simple batean du oinarria, audientzian. Audientzia asko duen programa bat telebistan denbora asko iraungo du, baina hori ez du ona dela esan nahi, adibide handiena prentsa larroseko programak ditugu, ez dira programa onak eta ez dute ezer interesgarririk esaten, baina audientzia dutenez hor daude matraka ematen.
Hau ikusita telebistarako programazio bat egin dut:
Goizean, jendea beraien beharrak egitera joan baino lehen, teleberri bat jarriko nuke, horrela eguna hasi orduko jendea zer gertatzen ari den jakin ahal du, teleberrian kirol saio bat ere sartuko nuke.
Lanean edo ikasten ari direnak ez daudenean, hau da eguerdian, dokumental batzuk jarriko nituzke jendea zerbait ikasteko.
Jateko orduaren inguruan beste teleberri bat jarriko nuke, baina bakarrik goiz horretan gertatuko gauzak esateko, ez goizeko teleberrian esan diren berriak errepikatzeko. Ondoren gazteentzako zerbait jarriko nuke, gurasoak siesta botatzen duten bitartean gazteak gustoko duten programa bat jarriko nuke, musika edo txiste programa bat.
Arratsaldea jarraitzeko, marrazki bizidun batzuk eta hauek bukatzean kirol pixka bat, bai futbol, saskibaloi edo eskupilota partido bat. Arratsaldea bukatzeko, sukalde saio bat, jendea afariarentzako ideak hartzeko etab.
Gauan familia osoa dagoenez, serie on bat, bi kapitulo astean... Hau bukatzean pelikula bat jarriko nuke, eta audientzia gehiago lortzeko ez nituzke iragarkirik jarriko pelikula tartean.
Hortik aurrera, goizerarte, musika jarriko nuke, ordu hauetan jendea ez du ia telebista ikusten.
Hau da nire programazio ideala ea norbait ikusten duen eta gaur egungo telebista aldatzen dudan! :D