lunes, 20 de mayo de 2013

Plastika: Ekaitz eta Guille


Taj Mahal:


Ekaitz eta biok egin dugun proiektua. Proiektua, matze paperarekin egindako lana izan behar zen. Printzipioz, lana ez zen bikoteka egin behar baina bikoteka egingo bagenu, lan bikoitza egin behar genuen, orduan Ekaitz eta biok Taj Mahala egitea pentsatu genuen. 

Indiako Taj Mahala:

Hau Agra hirian Indian, Yamuna ibaiaren ertzean kokatutako mausoleo handia da.
XVII. mendean eraiki zutenKupularen azpian, ganbera nahiko ilun batean, Sha Jahan eta Mumtaz Mahalen gorpuak daude,  hauek Indiaren errege eta erreginak ziren, eta munduari beren betireko amodioa gogorarazi nahian kokatuak daude bertan.
Multzo osoa inguratzen duen laukiaren izkinetan zilindro itxurako lau dorre mehe daude, kanpoaldera pixka bat makurtuak, lurrikararen batek eraitsiz gero, ez daitezen erori eraikuntza nagusiaren gainean.
Eraikuntza marmol zuriz egina dago eta lorez ezberdinez apaindua dago.
Behan dagoen irudia Taj Mahala da:


Erabilitako materiala eta erremintak:

  • Kartoia
  • Artaziak
  • Kola zuria
  • Komuneko papera
  • Pintura ezberdinak
  • Albal papera
  • Puxikak
Prozesua:

Lehen egunetan basea egiten eman genituen, horretarako kartoia erabili genuen. Gero, basea genuenean, hasi ginen eskulturaren forma egiten. Ondoren, komuneko paperarekin forratu genuen. Goiko partea egiterakoan denbora oso gutxi eman genuen, orduan klase horretan asko aurreratu genuen. Dena forratu genuenean puxikak puztu eta proiektuan jarri genituen. Puxikak forratu eta denbora utzi genuen dena gogortzeko. Gero dena margotzen hasi genuen. 
Bukatua genuen eta Taj Mahal polita atera zaigu!

Arazoak eta irtenbideak:

Ez ditugu arazo asko izan baina arazoei oso ondo egin diogu aurre. Adibidez denbora gehiago izango bagenu hobeto bukatuko genukeen. Baita ere, dena gogor zegoenean kola emanez gero beriro buztitzen zen eta barrura sartzen zen orduan kontu handiz egin dugu.

Hauek dira gure proiektuaren argazkiak:


 



Guillermo eta Ekaitz 

Eskerrik asko Jokin! ;P









No hay comentarios:

Publicar un comentario