viernes, 16 de diciembre de 2011

Itsulapiko aerostatikoa


2. hiruhilabete honetan gure irakasleak erabili behar dugun teknika esan digu, papel mache erabiltzea dela, eta gaia librea da, hau da, bakoitzak nahi duena egin dezake, gustuko duen edozer gauza.

Bideo eta argazki asko ikusi ostean, nire lana zein izango den erabaki dut, itsulapiko aerostatiko bat. Zera egiteko puxika aerostatiko bat egingo dut, eta gero puxikari zulotxo bat egingo diot goialdean dirua satzeko, eta handiago bat behealdean diru atera ahal izateko.

Pentsatuta daukat hurrengo material hauek erabiltzea:
- Egunkari papera
- Lekeda (kola egonkorra)
- Kartoia
- Karrozero zinta
- Tenperak

Hor daukazue nire ideaiaren argazki bat, nirea honen antzera izatea gustatuko litzaidake.

No hay comentarios:

Publicar un comentario