domingo, 27 de noviembre de 2011

Buztinezko Frida.

Nik, Fridaren " La columna rota " koadroan inspiratuz, buztinezko Frida bat egin dut, koadro horretako Frida irudikatuz.

Eskulana egiteko erabili ditudan materialak, ondorengo hauek dira:
- Buztina
- Egunkari papera
- Kola
- Tenperak

Lehenego gorputzaren forma egin dut, eta lehortu ostean egunkari paperarekin bi xehetasun adierazi ditut, niretzat deigarrienak, alde batetik, tripan daukan burdinezko makila, eta bestetik, bere ohiko bekainak. Ondoren, korsettea gorputzari itsatso diot, ere burdinezkoa dena.
Dena ondo pegatuta eta lehortuta egon eta gero, niretzat gauzarik gogorrenak zirenak kolore ilunez margotu ditut, hau da, burdinezko makila eta korsettea.

Lana egiten nengoen bitartean, pixka bat larritu egin naiz, egun batetik bestera buztina agrietatzen zitzaidalako, eta gauzaren bat behin baino gehiagotan egin izan behar dut puskatzera heldu delako. Dena den, oraindik ere
, korsettean grieta batzuk dauzka, baina egia esan, ez ditut kendu nahi izan, ondo geratzen direla iruditu zaidalako.

Lan hau egitea entretenigarria eta lasaia iruditu zait, beraz, errepikatuko nuke, baina hori bai, denboraz nahiko justu ibili gara denok, beraz, hurrengoan epea luzeagoa izatea gustatuko litzaidake, baina orokorrean gustura ibili naiz.

Hemen uzten dizuet nire lanaren argazkitxo bat, eta Fridaren koadroaren beste bat, gustatzea espero dut:



No hay comentarios:

Publicar un comentario